Lege informazioa eta beste dokumentu batzuk

Erakunde finantzario guztiok bezeroen zenbait dokumenturen kopia digitala eduki behar dugu nahitaez, haien identitatea, jarduera ekonomikoa edo profesionala edo funtsen jatorria egiaztatu ahal izateko, Kapitalak Zuritzea Saihesteko 10/2010 Legeari jarraikiz.

Ez bada legezko baldintza hau betetzen, aipatutako dokumentazioa ekartzen ez duten bezeroek kontratatutako kontu guztiak baliogabetu egin beharko genituzke.

(400 kB) -- Kapital zuriketa prebenitzeari buruzko 10/2010 Legea

Beharrezko dokumentazioa

Zerbitzu hauek eskaintzen jarraitu ahal izateko, zure laguntza behar dugu.

Hauek dira beharrezkoak izan litezkeen dokumentuak:

  • Indentifikazio dokumentua (NAN, AIZ, pasaportea, etab.). 
  • Ekonomia-jardueraren deklarazioa (EJD). Bezeroak dokumentu hau bete eta sinatu behar du. Bertan, ekonomia jardueraren inguruko adierazpenak biltzen dira, bai bulegoan edo bai Bezeroenganako sarbidearen bidez, bbva.es gunean (Nire profila). 
  • Jarduera ekonomikoa edo profesionala egiaztatzen duen dokumentua. Bezero edo jarduera motaren arabera, ondoren adierazten diren dokumentuenetariko bat edo beste entregatu beharko da:

- Gaur egungo nominaren ordainagiria (gehieneko antzinatasuna: 3 hilabete).

- Lan harremanaren ziurtagiria, enplegu-emaileak emana.

- Baliabideen, pentsioaren edo sorospenaren ziurtagiria.

- Azken ekitaldiko PFEZ aitorpena.

- Indarreko lan kontratua.

- Zergapekoen zentsuaren aitorpena (036 eredua).

- Ogasunean jarduerari alta eman izanaren dokumentua (lizentzia fiskala).

- BEZaren edo PFEZ atxikipenen azken hiru hilabeteetako edo urteko aitorpena.

- Elkargo profesionalaren azken ordainagiria.

- Autonomoen erregimeneko Gizarte Segurantzaren ordainagiria (gehieneko antzinatasuna: 3 hilabete).

Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan zeure ohiko kudeatzailearekin edo joan zaitez BBVAko bulego batera.

MIFID II Espainiako ordenamendu juridikoan txertatu den Europako araudi bat da, finantza produktuetako inbertitzaileen babesa hobetzeko helburua duena. Gainera, Europan finantza tresnen merkatu bakarra ezartzeko helburua du, merkatuen gardentasuna eta eraginkortasuna hobetuz. 

Europako araudiari dagokionez, MIFID II-ek arau hauek hartzen ditu barnean:

Arau hauen bitartez egin da MIFID II-aren transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora:

SEPA (Single Euro Payments Area) kontsumitzaileek eta enpresek konbrantzak eta ordainketak egin ahal izateko gune bat da, muga nazionalen barruan eta kanpoan, oinarrizko baldintza berdinetan eta eskubide eta betebehar berdinekin, aurkitzen diren lekuan aurkitzen direla. SEPA esparruaren barruan, kendu egin dira, beraz, eurotan ordaintzeko eta kobratzeko mugak.

Europar Batasuneko 28 estatu kideez gain, Islandia, Liechtenstein, Norvegia, San Marino, Suitza eta Monakok ere osatzen dute SEPA esparrua.

Zertan datza?

SEPA: Ordainketa panorama berria Europan

Euroa moneta bakar gisa ezarri ondoren, SEPA proiektua beste aurrerapauso bat izan da Europako integrazio ekonomiko eta monetarioan. benetako barne merkatua sortu da eta, bertan, ordainketak erraz, segurtasunez, sinpleki eta gardentasunez egiteko modu bakarra dago.

Hauek dira SEPAko ordainketa tresnak:

  • Transferentziak.
  • Zordunketak.
  • Txartel bidezko ordainketak: sartu ziren berrikuntza nagusiak txartelei txip bat eransteko derrigortasuna eta eragiketak PIN baten bitartez egitea baimentzea izan ziren. Neurri hauekin transakzioen segurtasun-maila handitu nahi da. Kreditu zein zordunketako txartelei eragiten die.

End date

SEPA kobratze era ordainketa tresnak mugitzeko derrigorrezko epemuga 2014ko otsailaren 1a izan zen. Kasu horren kanpo geratuko dira ezaugarri espezifikoak eta operazio kopuru txikia duten tresna dela eta, 2016ko otsailean, bigarren fasean, mugitu zirenak (Espainian, C58 kredituaren aurreratzean eta C32 inguruko ordainagiriak).

Abantailak

  • EEEan eurotan ordaindu edo kobratzeko formatu bateratua.
  • Diruzaintza kudeaketa funtzioak zentralizatzea errazteko sendotzeko aukera.
  • Tokiko merkatuaren haraindian negozioa handitzeko erraztasunak.
  • B2B zordunketetan (enpresen artean), hartzekodunarentzat kobratzearen ziurtasuna.

Transferentziak

SEPA transferentzien eskemari esker (indarrean 2008ko urtarriletik) ordainketak modu errazean eta estandarizatuan bidali daitezke, bere eremu geografikoaren barruan.

SEPA transferentziek honako ezaugarriak dituzte:

  • Eurotan izendatuta.
  • Zenbateko-mugarik gabe.
  • Banku kontuen artean, eskudiruko transferentzien eskema kanpoan utzita.
  • <Partekatutako> gastuen klausularekin.
  • IBAN kontua identifikatzeko erabiltzen da.
  • Exekuziorako gehieneko denbora egun batekoa da. Posible da SEPA transferentziak balio egunean (onuradunak funtsak egunean bertan jasotzen ditu) edo unean (onuradunak unean jasotzen du) bidaltzea.
  • Ordainketa informazioko 140 karaktere. Horiek guztiak agindu emailearengandik transferentziaren onuradunari igortzen zaizkio.

CORE eta B2B zordunketak

Kobrantzak egiteko tresna bat da, eta haren bidez, zordunketa egiten da zordunaren kontuan.

Hauek dira SEPA zordunketen ezaugarri nagusiak:

  • Eurotan izendatuta.
  • Zenbateko-mugarik gabe.
  • <Partekatutako> gastuen klausularekin.
  • IBAN kontua identifikatzeko erabiltzen da.
  • Hartzekodunarengandik zordunarengana guztiz igortzen diren informazioko 140 karaktere. 640 karakterera handitu da azalpena Espainiako erakunde batzuetan. 

Core zordunketak

Oinarrizko zordunketa eskema da. Bai kontsumitzaileei bai enpresei igortzeko erabil daiteke. 

  SEPA Core zordunketa
 
Agintaldia
SEPA Core zordunketa

Formatu estandarra. 

Zure datuak zordunketan adierazten dira.

 
Aurkezpena
SEPA Core zordunketa

D-1. 

Egun gehigarri bat EBAra zuzendutako zordunketetan*.

 
Informazioa
SEPA Core zordunketa

140 karaktere. 

Zabaldu egin da kontzeptua Espainiako erakunde batzuetan.

 
Diru itzultzea
SEPA Core zordunketa

Baimendutako er.: 8 aste. 

Eragiketa ez baimenduak: 13 hilabete.

 
Kontuaren identifikatzailea
SEPA Core zordunketa
IBAN
 
Formatua
SEPA Core zordunketa

XML ISO20022 Core AEB

XML europarra

AEB 19.14

 
Finantzaketa
SEPA Core zordunketa
Bai

* EBA mugaz harindiko eta tokiko zordunketak Iberpay erabiltzen ez duten entitateei konpentsatzeko ganbera da (Espainiako konpentsazio-ganbera).

B2B zordunketak

Enpresen arteko eskemak (B2B zordunketak) hartzekodunari kobratzeko segurtasun gehiago ematen dio, zordunak baimendutako eragiketen dirua itzultzeko eskubideari uko egiten diolako. Hori dela-eta, zordunaren erakundeak agindua baimentzea lortu behar du, lehenengo zordunketa kontuan kargatu baino lehen.

Zordunketen berrikuntzak 

  • Zordunketen finantziazioa: SEPA Core eta B2B finantzatu daitezke. Espainian, SEPA zordunketen formatua erabiltzen da, eta Espainiako banku koadernoetan ezarritako finantziazioa aipatuta. 
  • Core zordunketetako eragiketen sinplifikazioa: 2016ko azarotik epemuga bakarra dago SEPA Core zordunketak aurkezteko, edozein dela ere mota (lehena, errepikaria, bakarra...): D-1, etxeko zordunketetarako edo Iberpay bidez lan egiten duten erakundeentzat (beste egun bat lehenago aurkeztea eskatzen du EBAk). Gainera, derrigorrezkoa izateari utziko dio SEPA serieko lehen zordunketa gisa (FRST) zordunketa errepikakorrak bidali aurretik (RCUR).

BBVA eta SEPA

BBVAk SEPA transakzioen jaulkipena eskaintzen du, bai intsuldapenentzat bai finantzatutako zordunketentzat (Core eta B2B). SEPA operazioen bidalketa modu erosoan egin daiteke online bankuen edo ohiko euskarri telematikoen bidez.

Gainera, BBVAk balio erantsiko beste zerbitzu batzuk ditu: SEPA tresnen eskakizunen inguruko informazioa, SEPA fitxategiak egiteko programak, martxan jartzeko aholkularitza, zordunketen epemugak berrirok kalkulatzeko zerbitzua, zordunketetan 640 karaktereko kontzeptu luzatua, bihurketa zerbitzua, BBVA onuradunei egunean ordainketa, egunean BBVA kontuen zordunketa jomugak aurkeztea, kontu zordunen aldaketen inguruko informazioa, eta abar.

Herrialde bakoitzean eskura diren kanal eta formatuen xehetasunak ezagutzeko, jar zaitez harremanetan BBVAko bulego batekin.

Portaera

Jokabide-kode hau BBVAren Administrazio Kontseiluak onetsia izan zen 2015eko maiatzaren 28an.

(565 KB) - - Jokabide kodea

 

Gordailuen berme funtsaren araudiarekin bat etorriz, estaldura bikoitza dago: bata, gordailuetarako; eta bestea, baloreetarako. Batean zein bestean, bermearen zenbatekoa 100.000 € da, gehienez jota.

Gordailuen berme funtsa

Araudia

 

Araudiak

Orrialde honetan jaso diren merkatuko azpiegituren webguneetarako estekak informatzeko soilik sartu dira; beraz, webgunean ageri den informazioa argigarria baino ez da. Webguneko informazioa ezin izango da ulertu aholkularitza finantzario gisa. Eragiketak egiteko gomendiotzat ere ez da jo behar, eta ez da oinarritzat hartuko bide jakin batetik zerbait erabakitzeko. Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SAk edo BBVA taldeko beste edozein erakundek (aurrerantzean, BBVA) ez du zertan jakinaraziko aldaketak izan direla orriko edukian, ezta hura eguneratuko ere. BBVAk iturri fidagarritzat joko ditu orrialde honetan jaso diren merkatuko azpiegituren webguneetarako estekak, baina, arrazoizko neurriak hartu diren arren informazioa okerra edo zalantzagarria ez dela ziurtatzeko, BBVAk ez du adierazten edo bermatzen, ez berariaz, ez inplizituki, zehatza eta osoa denik, ezta eguneratuta dagoenik ere, eta ezin da fidagarria balitz bezala erabili. BBVAk berariaz uko egiten dio dokumentuan jasotako informazioan egon litekeen akats edo ez esateen ondoriozko erantzukizunari.

BBVA dokumentazioa

  • EMIR araudiaren ondorioetarako arriskuen berri emateko dokumentua: ikusi dokumentua
  • CSDR araudiaren ondorioetarako arriskuen berri emateko dokumentua: ikusi dokumentua.

Birkapitalizazio tresnei buruzko informazioa

Bankuen egoera leheneratzeari eta bankuen arazoak konpontzeari buruzko zuzentarauaren ebazpen erregimenari lotutako finantza tresnei buruzko informazioa.

BBVAn komunikazio komertzial eta publizitariorako politika bat badugu irizpide eta prozedura egokiekin publizitate eremuko araudi aplikagarrian dauden arau, printzipio eta irizpide orokorrak ondo betetzen direla bermatzeko. Hauxe da araudia:

  • Ekainaren 11ko EHA/1718/2010 eta EHA/1717/2010 Aginduak, publizitatea arautzen eta kontrolatzen dutenak, 4. artikulua.
  • Irailaren 28ko 6/2010 zirkularra, Espainiako Bankukoa, hirugarren araua.

BBVAren Komunikazio Publizitarioaren Politika Espainian.

Produktu egituratu bat da egitura bakar bat eratzen duten bi finantza-tresnen edo gehiagoren arteko uztarketa. Pakete bakar eta zatiezina da, interes-tasei lotutako produktu bat eta finantza-produktu eratorri bat edo gehiago elkartzetik sortua. Atal honetan, bonu egituratu bakoitzaren azken baldintzen dokumentazioa, alegia "Final Terms" izenez ezagutzen direnak, jartzen dizugu eskura, jaultzitzaileak guretzat erabilgarri jarri ondoren. Aipatu dokumentazioan xehetasunez azaltzen dira jaulkipen bakoitzaren ezaugarri eta baldintza partikular guztiak.

Joan Egituratutako Bonuen Dokumentaziora.