Ordaindu mugikorrarekin

Mugikorra daramazu? Orduan, dirua daramazu!

Utzi eskudirua eta ordaindu erosketak mugikorrarekin.

  • 2 Diru zorroa atera gabe ordaindu ahal izango duzu. 
  • 2 Kontrolatu zure ordainketa guztiak BBVAren aplikaziotik.
  • 2 Aktibatu jakinarazpen zerbitzua ordaintzen duzun bakoitzean jakinarazpena jasotzeko.

Zer da Ordaindu zure mugikorrarekin?

  • Eskudirua, zorroa eta txartelak ahaztea da.

    Dirua soinean eramatea iraganeko kontua da. BBVArekin, hainbat aukera dituzu erosketak mugikorrarekin ordaintzeko. Aukeratu zurea eta gozatu zure abantaila guztiez.

    Ordainketa unean egiten da. Erosoa eta segurua da; izan ere, berehala jasoko duzu zure erosketari buruzko xehetasunak dituen jakinarazpen bat, BBVAren aplikazioan jakinarazpen zerbitzua aktibatzen baduzu. Oraindik ez duzu probatu? Egin, eta aldatu ordaintzeko modua mugikorrari esker!

    Zure mugikorra Android da?

    Android sistema eragilea duen mugikorra baduzu, contactless saltoki terminala duten dendetan eros dezakezu. Ordainketa mugikorreko zerbitzua aktibatzeko, sartu zure BBVA aplikazioko posizio globalean, aukeratu zure txartela eta konfiguratu Google Pay-rekin ordaintzeko. 

    Nahiago baduzu, zure telefonoan Google Pay aplikazioa deskargatu, BBVA txartelak gehitu, eta haietako zeinekin ordaindu nahi duzun erabaki dezakezu. Google Pay-ri buruzko informazio gehiago.

    Zure mugikorra Samsung bat da?

    Gehitu zure BBVA txartelak eta hasi egiten zure erosketak contactless bidezko ordainketak onartzen dituen edozein establezimendutan. Samsung Pay-ri buruzko informazio gehiago.

    iPhone bat duzu?

    Orduan contactless saltoki terminala duten dendetan ere ordaindu dezakezu mugikorrarekin. Hori egin aurretik, gehitu zure BBVA txartela, eta jada prest egongo zara. Apple Pay-ri buruzko informazio gehiago.

    Ikusi bideoa

Zure bankua mugikorrean BBVA aplikazioarekin

Honek ere interesatu zaitzake